2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

MANUEL SADARI hartutako jarduera bat

1 DBH Ikaslekin geometrian apurbat murgiltzeko hemen dago oso lagungarria dan tresna bat.

Hona hemen zirkunferentzia lantzeko jarduera bat:





GAUSS PROIEKTUA jarduera 1


 

Funtzio motak lantzeko 4 DBH ikasleekin jarduera hau oso polita iruditu jat.

Klik egin eta ekin jolasean!!




2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

JCLIC jarduera 3

Nahiz eta katalanez egon, jarduera hau be oso interesgarria iruditu jat oso ondo egokitzen dalako 4 DBH TRIGONOMETRIA gaiara. Hori dala eta, jartzen dot blogean baina ikasleekaz ez dakit....

Egin klik eta birpasatu klasean landu doguna eta bitartean katalanez ikasiko dozu!!

JCLIC jarduera 2

Jarduera hau 1 DBHko ikasleentzat zuzenduta dago. Bertan zatikiak lantzen dira.

Primeran etorriko jatzue klasean jorratutako kontzeptuak birpasatzeko, mota guztietako ariketak agertzen jatzuez eta gainera modu dibertigarrian aurkezten dira.

KLIK, KLIK, KLIK!

JCLIC jarduera 1 - Funtzio lineala lantzeko

Jarduera hau 4 DBHko ikasleekin FUNTZIOAK lantzeko tresna ezin hobea da.

Animo eta ekin lanari!



2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

NLVM jarduera


!. DBH ikasleekin zatiki baliokideak eta zatikien batuketa lantzeko prestatuta dagoz hurrengo jarduera bi. 

Animo eta ekin lanari!!

1. JARDUERA: ZATIKI BALIKIDEAK





2. JARDUERA: ZATIKIEN BATUKETA:





OHARRA: Hurrengo leihoa agertzen bajatzue egin klik EJECUTAR botoian eta segi aurrera.



UNITATE DIDAKTIKOAK jarduera


1 DBHko ikasleei zuzendutako jarduera da hau. Irudi lauen azalerak jorratzen dira. Hau be, gaztelaniaz, baina merezi dau.


ASIPISA jarduera. ROCK KONTZERTUA


Jarduera honek 1 DBH ikasleekin Geometria lantzeko aukera emoten dau.

Izena erakargarria da eurentzat eta modu oso praktikoan planteatuta dago.

Gaztelaniaz agertzen jatzue baina LASTER euskaraz!!!




PISA: Concierto de Rock
ROCK KONTZERTUA

EDAD jarduera

Jarduera hau oso egokia da 4 DBHko ikasleentzat. Bertan funtzio polinomioak lantzen dira oso modu erakargarrian eta nahiz eta gaztelaniaz egon nire ustez merezi dau.

Egin klik eta klasean ikusitakoa birpasatzeko aukera eukiko dozu!!

Funciones polinomicas

2015(e)ko urtarrilaren 27(a), asteartea

REKENWEB jarduera 2

Jarduera hau interesgarria iruditu jat DBH 1. eta 2. mailan TEKNOLOGIA ikasgaian bistak lantzeko.

Egin klik irudiaren gainean jarduaregaz hasteko.




OHARRA: izan daiteke klik egiterakoan hurrengo leihoa agertzea:


EJECUTAR botoian klik egin eta aurrera!!!



REKENWEB jarduera



4. DBH ikasleak funtzio linealak eta koadratikoak lantzeko erabiliko dogu jarduera hau.

Egin klik irudiaren gainean eta martxan jarriko jatzu proposatuko jokua. Zein da zuen betebeharra? Grafikan ikusten dozuen funtzioari jagokon adierazpen analitikoa idaztea.

http://www.fisme.science.uu.nl/wisweb/en/


OHARRA: izan daiteke klik egiterakoan hurrengo leihoa agertzea:





Ejecutar botoian klik egin eta ekin lanari!!!

2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea

THATQUIZ Jarduera 2

Jarduera hau 1. DBHko matematika ikasgaian egiten da.

Bertan zenbaki hamartarrak lantzen dira.

Egin klik hurrengo irudian eta ekin lanari


THATQUIZ

THATQUIZ JARDUERA 1 - AZTERKETA ERRAZA

Ariketa hau DBH 4. mailara zuzenduta dago trigonometria lantzeko asmoagaz.

Jarduera honetan angelu batzuen arrazoi trigonometrikoak idatzi beharko dozuz eta hiruki zuzen batzuk ebatzi.

Horretarako, saiatu zaitez nahi dozun beste bider hurrengo helbidean klik eginez:

http://www.thatquiz.org/es/practicetest?18y6hfdpycla5

Eta ziur zagozanean, azterketa!!

http://www.thatquiz.org/es/classtest?CH8E4BM8

Animo eta ekin lanari!!

2015(e)ko urtarrilaren 20(a), asteartea

EDUCAPLUS JARDUERA

Jarduera honetan puntuen koordenatuak zelan adierazi grafikoki lantzen da.

4. DBHko ikasle batzuk funtzioak grafikoki adierazteko orduan zailtasunak aurkitzen dabez grafikoko puntu bakoitzaren koordenatuak zehatz-mehatz zer diran ez dakielako. Jarduera honek zalantza guztiak argituko dauz.

OHARRA: Lanari ekiteko egin klik irudiaren gainean eta lorategi poli-politta lortuko dozu!!

Educaplus

2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

EDUCAPLAY JARDUERA 3, badakizu froga gora eta froga behera...., hau de propina

Jarduera hau 4. DBH ikasleei zuzendutakoa da. Bertan hizkuntza aljebraikoa lantzen da.

Hizkuntza algebraikoa

EDUCAPLAY JARDUERA 2

Jarduera hau 4.DBHko ikasleentzat prestatuta dago. Funtzioaren kontzeptua lantzen da.
Funtzioa, bai ala ez?

EDUCAPLAY JARDUERA 1

Jarduera hau 4. DBHko ikasleei zuzenduta dago. Zenbaki multzoak (Arruntak, Osoak, Arrazionalak, Irrazionalak eta Errealak) lantzen dira eta ikasleek, zenbaki batzuk aipatutako multzoetan sailkatu beharko dabez.
Sailkatu zenbakiak